1936ko abuztuaren 11n, duela 85 urte, tropa frankistek hamahiru pertsona hil zituzten Pikoketan (Oiartzun, Gipuzkoa). Fusilatuen omenezko lore eskaintza egin dute gaur Irungo Blaia hilerrian, eta udal panteoian utzi dituzte loreak, gorpuzkiak dauden lekuan. Ekitaldian Jose Antonio Santano Irungo alkateak, Santi Jimenez Memoria Historikoaren ordezkariak eta PSE, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU, EAJ eta EH Bildu alderdietako ordezkariek hartu dute parte.
📢Pikoketan fusilatutakoei Irungo udalaren omenaldi-ekitaldia🟥🟨🟪
— Ezker Anitza-IU🔻 (@EzkerAnitzaIU) August 11, 2021
Acto del Ayuntamiento de Irún, en recuerdo de los y las fusiladas en Pikoketa.🔻#VerdadJusticiaReparacionpic.twitter.com/V2svCe8gz3
Hoy, 11 de agosto, hemos rendido homenaje a los jóvenes asesinados por el fascismo en Pikoketa en el año 1936. Por aquellos que murieron defendiendo a su pueblo de los ataques fascistas. @SanJimUss@DavidNuno_
— Podemos Irun (@PodemosIrun) August 11, 2021
Gaur omenaldia egin diegu faxistek Pikoketan fusilatutako gazteei. pic.twitter.com/VS5AGTA8fg
Gaur 85 urte Pikoketan fusilatutakoen oroimenez Blaia hilerrian egin den lore-eskaintzan egon gara.
— Irungo EH Bildu (@IrunEHBILDU) August 11, 2021
Gertatutakoa sekula ahaztu ez dadin, egia, justizia eta erreparazioa! pic.twitter.com/niPqhzwjco
📅 se cumplen 85 años de aquel 11 de agosto, de los fusilamientos de Pikoketa
— Irun_informa (@Irun_informa) August 11, 2021
Gaur goizean, 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan fusilatutakoen omenez egindako ekitaldi batean egon dira Udalbatzako ordezkariek eta lore-zentro bat utzi dute udal-panteoian.ðŸ’Âhttps://t.co/emZP4iRXbxpic.twitter.com/28eg5cwX9p
Udalak gogora ekarri du egun hartan gertatutakoa: Irungo Gazteria Komunistako kide batzuk, zenbait karabinerorekin batera, Pikoketako baserriaren inguruan zebiltzan, arma laburrekin eta metrailadore batekin, eta «baserriaren barruan babestu» ziren, «ihes egiteko ia aukerarik gabe». Bik bakarrik lortu zuten ihes egitea: Patxi Arozenak eta Alejandro Colinak.
Baserrian babestu zirenak errendarazi eta denei armak lurrean utzarazi ondoren, tropa frankistek fusilatu egin zituzten. Mertxe Lopez Cotarelo (16 urte), Pilar Valles Bikuña (18 urte), Jose Maria Arruti Idiakez (18 urte), Victor Genua Montiano (25 urte), Jesus Lopez Casado (26 urte), Agapito Dominguez Taguada (23 urte), Bernardo Usabiaga Jauregi (17 urte), Manuel Justo Alberdi (22 urte), Miguel Jacinto Lopez (49 urte), Vicente Argote (46 urte), Agustin Miguel Bermejo (39 urte), Felix Luz Etxeberria (27 urte), eta Angel Braña Lopez izan ziren hamahiru fusilatuak.
Irungo Udalak azaldu duenez, 1976an hasi ziren Pikoketan fusilatutakoen gorpuzkiak berreskuratzen, Marcelo Usabiagaren laguntzarekin; Bernardo Usabiaga fusilatuaren anaia zen Marcelo, eta miliziano komunista izan zen 36ko gerran. 1978ko uztailaren 28an atera zituzten gorpuzkiak hobitik, eta abuztuaren 2an eraman zituzten Irungo hilerrira.