Bihar BERRIA-n

Luhusoko ekintzaileak lehenengoz elkartu ditu BERRIAk, polizia operaziotik bi urtera

Ia bi urteko debeku judiziala izan dute elkarrekin egoteko. BERRIAk Errekartea baserrian bildu ditu, ETAren armategiaren zati bat indargabetzeko saiakera egin zuten tokian. Bihar argitaratuko da erreportajea, paperean eta BerriaTBn. Hona aurrerapen bat. Martin Ugalde foroa ere osorik ikusgai bihar.

2018ko abenduaren 19a
07:14
Entzun 00:00:0000:00:00

ETAren armagabetzerako egun garrantzitsua izan zen 2016ko abenduaren 16koa, gizarte zibileko kide batzuk prest azaldu zirelako Luhuson (Lapurdi), Errekartea baserrian, armategiaren zati bat indargabetzeko. Polizia operazioa izan zen, ordea. Inputatuek ia bi urteko debeku judiziala izan dute elkarrekin egoteko. BERRIAk lehen aldiz elkartu ditu Mixel Berhokoirigoin, Txetx Etxeberri, Beatrice Molle eta Stephane Etxegarai inputatuak, Errekartean bertan.

BERRIAk bihar argitaratuko du Luhusoko ekintzaileei eginiko elkarrizketa. Goiko bideoa solasaldiaren aurrerapen bat da.

Horrez gain, Txetx Etxeberrik eta Mixel Berhokoirigoinek Donostian eskaini duten mahaingurua ere eskuragarri izango da, bihar, BERRIAn.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.