Garraioa

Luizi batek trenbidea moztu du Eibar eta Elgoibar artean, eta autobus bidez egiten ari da Euskotren zati hori

Luizi bat izan zen atzo gauean Euskotrenen trenbide sarean, Eibar eta Elgoibar artean (Gipuzkoa), 51,900 puntu kilometrikoan. Amildutako harritzarrek trenbidea bera eta katenariak hondatu dituzte, eta, ondorioz, trenik ezin da ibili tarte horretan. Nolanahi ere, zati hori egiteko autobus zerbitzua darabil Euskotrenek.

2006ko martxoaren 7a
10:35
Entzun
Karakate tunelaren sarreretako baten alboan gertatu zen luizia, atzo gauean, Maltzaga eta Elgoibar artean. Kalte handi samarrak eragin ditu, eta konpontzeko gaur goiz osoa beharko dutela aurreikusi du Euskotrenek.

Bitartean,autobus zerbitzua eskaintzen ari da zait hori egiteko. Hala, Bilbotik Donostiarako noranzkoan doazen bidaiariei Eibarko geltokian jartzen diete autobusa, eta Donostiatik Bilborantza doazenei Elgoibarkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.