Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, 21. Korrikaren bideoklipean

2018ko azaroaren 29a
12:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furiak elkarlanean egin dute 21. Korrikako bideoklipa. Muguruza bera arduratu da zuzendaritza artistikoaz, eta hirurek hartu dute parte grabaketetan. Baina ez dira bakarrak izan, haiekin batera agertzen baitira bideoan hainbat dantzari. Klika Korrika, horixe gaur aurkeztu duten abestiaren izena.

Gurasoak izan ditu gogoan La Furiak aurkezpenean: "Gurasoei omen egiteko modu bat da hau, euskararen alde oso giro ezkorrean aritu behar izan baitute. Euren ahaleginari esker naiz gaur belarriprest".

Korrika bera datorren apirilaren 4an abiatuko da Garestik, eta, 11 egunez Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro ondoren, Gasteizen amaituko da, hilaren 14an. Hura prestatzeko lanetan ari dira buru-belarri AEK-koak. Dagoeneko zabalik dago laguntzaile izateko aukera, eta herriz herri ere hasiak dira batzordeak sortzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.