AZPIEGITURAK

Madrilek gainkostuak onartzen ez baditu, eraikitzaileak prest dira 'Euskal Y'-aren zati batzuetako lanak eteteko

"Lanak ezin dira egin kontratistak aldaketak onartzen ez baditu", kexatu dira.

Abiadura Handiko Trenaren lanak, Elorrion. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 27a
10:03
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etenak Abiadura Handiko Trenaren zein zatiri eragingo liokeen zehaztu gabe, El Mundo egunkariak eman du lanak gauzatzen ari diren enpresen asmoaren berri. Informazio horren arabera, eraikitzaileak kexu dira Espainiako Sustapen Ministerioak zazpi proiektutan aldaketak egin dituelako eta horrek gainkostuak eragin dizkielako; tartean legoke Euskal Y-a.

Eraikitzaileekin arazoak dituela aitortu dio ministerioak kazeta horri, eta AHT zati batzuen lanak etenda daude, horretarako dirurik ez dagoelakoan. Zenbait kasutan kontratuak apurtzeko prest leudeke enpresak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.