RNE Espainiako irrati kate publikoan egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek guztiak Ibarretxek.
Alderdien mahaia uda ondoren eratzearen alde agertu da berriro, bidea astiro egin behar dela iritzita. "Deialdia hilabete lehenago edo geroago egitea baino garrantzitsuagoa da egiten denean kafea hartzeko ez izatea, baizik eta aurretik metodologia, ordezkariak, gidaritza, edukiak eta agenda hitzartuta edukitzea", esan du. "Arrazoiari" jarraituz, PPk azkenean mahai horretan parte hartuko duela erantsi du.
Espainiako Estatuak prozesu politiko horretan izan behar duen zereginari buruz, gauza bakarra dagoela Madrilekin negoziatzeko prest adierazi du Ibarretxek: alderdien mahaiak erabaki eta euskal herritarrek berretsitako proposamena Espainiako ordenamendu juridikoan nola txertatu.
Politika
Mahaia eratu aurretik metodologia eta edukiak hitzartu behar direla iritzi dio Ibarretxek
Ekainean ETAren su-etena iraunkorra dela egiaztatuta, alderdien arteko elkarrizketak uda ondoren hasi behar direla berretsi du gaur Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. Izan ere, gauzak astiro egitearen alde agertu da: mahaia eratu aurretik metodologia, ordezkariak, gidaritza eta edukiak hitzartu behar direla adierazi du. Izan ere, alderdi horren erabakiak berebiziko garrantzia du Ibarretxerantzat: han erabakitzen dena herri galdeketara eramango duela agertu du, eta berrespena jaso ondoren erabaki hori Espainiako ordenamendu juridikoan nola txertatu besterik ez duela negoziatuko Madrilekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu