TXAKOLINA

Mahats uzta "ona baina txikia" izan dela nabarmenduta abiatu dute txakolin sasoia

2012an baino %45 gutxiago ekoiztu dute 2013an. Amets Arzallus bertsolaria izendatu dute Mahasti Jaun. [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2020/[/Berriatb]

2014ko urtarrilaren 17a
15:51
Entzun

Iazko udaberri hotz eta euritsuaren ondoren uda beroa izateak 2013ko mahats uzta "ona baina txikia" izatea eragin du, gaur Getarian txakolin denboraldiaren hasieran adierazi dutenez. %45 gutxiago ekoiztu dute, baina ekoitzitakoaren kalitatea nabarmendu dute.

Amets Arzallus bertsolaria izendatu dute Mahasti Jaun. Eskertuta hartu du Arzallusek izendapena, eta esan du tarteka gustuko duela txakolina edatea. Andoni Egañaren eta Sebastian Lizasoren bertsoek eman diote hasiera txakolin sasoiari.

Hogeita bederatzi upategik daukate Getariako Txakolina jatorri izena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.