sanferminak

Maiak sanferminen "benetako aurpegia" ezagutzeko gonbidapena egin du

Dena prest dago bederatzi eguneko jaiei hasiera emateko. Bihar, txupinazoa.

2011ko uztailaren 5a
22:41
Entzun

Enrique Maia (UPN) Iruñeko alkateak bihar botako duen suziriarekin emango zaie hasiera sanferminei. Maiak esan du dena prest dutela bederatzi eguneko jaiari ekiteko; sanferminen "benetako aurpegia" ezagutzeko gonbidapena egin du.

Maia duela hiru astetik da Iruñeko alkate, hamabi urtez karguan egon den Yolanda Barcinaren lekua hartu berri du. Aitortu du sanferminak antolatzeak hilabeteetako lana eskatzen duela eta ia dena egina zegoela iritsi dela udaletxera. "Espero dudan bakarra txupinazoak jai zoragarri batzuei hasiera ematea da, ezberdintasunak ahaztu eta denak iruindar izango garen jaia".

Alkateak esan du sanferminak oso jai erakargarriak direla. Bere hitzetan, Iruñan ez da beharrezkoa bertako inor ezagutzea jaiaz gozatzeko, hirira iristea aski da festa giroan sartzeko.

Sanferminetara lehengo aldiz datozenei esan die, "poztasuna eta adin guztietarako ekintzak" aukituko dituztela bertan.

Jai hauen eragozpen bakarra jende pilaketa hadiak direla esan du alkateak, batez ere entzierroak. "Entzierroek sor dezakete arazo gehien, zezenekin korri egitea arriskutsua bada, jende multzo handia egonda zailagoa baita". Aitortu du horrek konponbide zaila duela, kanpotik datorrenarentzat entzierroa baita ekintzarik ezagunena. Parte hartzera datozenei zentzuz jokatzeko eskatzen die, ezbeharrak saiesteko.

Guztira 520 ekimen antolatu dira sanferminetarako; musikarekin harremana duten 320, familientzako pentsatutako 137 eta zezenei lotutako 33.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.