Maialen Zuazo atzeman du Espainiako Poliziak, Bilbon, zigorra osorik betetzeko; beste bi lagunen bila dabiltza

2012ko ekainaren 27a
18:24
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak Bilboko hiru gazte bilatu eta atxilotzeko agindua eman du gaur goizean, eta Espainiako Poliziak haietakoi bat atzeman du arratsaldean: Maialen Zuazo. Beste biak Gaizka Astorkizaga eta Alex Bustindui dira.

Zuazori zazpi urteko zigorra berretsi zion Auzitegi Gorenak apirilean. Hiru eginak ditu lehendik.

Beste auzi batean dauden Astorkizaga eta Bustinduiri ere helarazi die agindua eta lau urteko espetxealdia bete beharko dute. 

Tortura salaketak

Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta igarotako bost egunetan tortura latzak jasan izana salatu zuten Zuazok eta Prietok.

Alberto Marinek bederatzi egun pasatu zituen inkomunikatuta, Ertzaintzaren zaintzapean aurreneko lauak eta espetxean hurrengoak. Galdeketetan Ertzaintzak haren aurka tortura psikologiko bortitzak erabili zituela salatu zuen ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.