Eusko Jaurlaritzak hilaren hasieran izendatu zuen Erro EAEko lehenbiziko Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunaren aldeko Defendatzailea, Emakundeko Zuzendaritza Batzordeak eginiko proposamen bakarrari helduta.
Izendapena sekulako erronka eta ohorea dela adierazi du Errok, eta eremu pribatuan ere emakumeak gizonekin parekatzeko lan egingo duela nabarmendu du
Lan eremuan ematen den diskriminaziori buruzko datuak «oso kezkagarriak» direla esan du Berdintasunaren aldeko Defendatzaileak.
Genero berdintasunaren aldeko Europako Batzordeak eginiko azken txostena ere izan du gogoan. Bertan emakumezkoen eta gizonezkoen soldaten artean alde handia dagoela argitzen da, eta gainera, emakumezkoen lanbide tasa gizonezkoena baino askoz txikiagoa dela. «Zoritxarrez, gure erankundeek berdintasunaren aldeko ahaleginak eta ekimenak abiatzen dituzten arren, halako desberdintasunak gure erkidegoan ere ematen dira», azpimarratu du.
EAEko berdintasunaren legea
Maite Erro izango da EAEko lehendabiziko berdintasunaren aldeko Defendatzailea
Sexuaren araberako diskriminazioa pairatzen duten herritarrak jasotzea, diskriminazio kasuak ikertzea, eta horiek ekiditeko gomendioak egitea. Hori da aurrerantzean Maite Erro EHUko psikologia irakaslearen zeregin nagusia Eusko Jaurlaritzaren egituraren barruan. Gaur Gasteizko Ajuria-Enea Jauregian ospatutako ekitaldian hartu du kargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu