Politika

Maltzagako Mahaia sortu dute hainbat abertzalek, "burujabetzaren aldeko estrategia adosteko"

Begoña Errazti, Iñaki Aldekoa, Mertxe Colina edota Joxe Mari Esparza daude kideen artean. "Gatazkak dituen adierazpen bortitz guztiak bukatu" egin behar direla diote, eta "giza eskubide guztiak, eskubide zibilak, politikoak eta nazionalak salbuespenik gabe bete" behar direla. Euskal Herriarentzat "marko juridiko-politiko burujabearen beharra" ikusten dute.

2008ko apirilaren 11
16:43
Entzun
Euskal Herri osoko "ideologia askotako" hainbat abertzalek Maltzagako Mahaia aurkeztu dute gaur -"Mahaia behin-behinekoa da"-, eta "bakea eta burujabetza" dituzte helburu. Horretarako, "Euskal Herria nazio gisa" ulertzen dutenen arteko "estrategia bateratua eskuragarria" dela iritzi diote, eta indar metaketari ekin diote. Azken batean, "burujabetzaren aldeko estrategian" adostasuna lortu nahi dute. "Etorkizunean indargune subiranista" osatu gura dute.

Besteak beste, Begoña Errazti EAko presidente ohia, Iñaki Aldekoa Aralarreko kidea, Mertxe Colina ABko kidea, Joxe Mari Esparza editorea edota Txema Ramirez de la Piscina unibertsitate irakaslea bildu dira Maltzagako Mahaian. Bost mila sinadura lortzeko xedea daukate, eta helbide honetan eman daiteke atxikimendua: www.euskaria.eu/ekimenak.

Haien ustez, "gatazkak dituen adierazpen bortitz guztiak bukatu" egin behar dira, eta "giza eskubide guztiak, eskubide zibilak, politikoak eta nazionalak salbuespenik gabe bete". Elkarrizketa prozesuan "desmilitarizazioa eta arlo politikoa" bereiztea "ezinbestekoa" dela iruditzen zaie "bake prozesu berri bati ekiteko".

Euskal Herriak zatiketa administratiboa duela diote, eta "marko juridiko-politiko burujabearen beharra" ikusten dute. Herri galdeketen alde azaldu dira; "herriak hitza hartu behar du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.