Torturarik ez, epaiketa politikorik ez, proiektu guztien gauzapenari bai lelopean manifestazioa egin dute gaur Iruñean. Milaka lagun autobus geltokitik irten dira 17:00etan eta hiriburuko kaleetan inkomunikazioa baimentzen duen legea bertan behera uzteko eskatu dute, esaterako.
LAB, Emakume Internazionalistak, Orreaga, Komite Internazionalistak, Sasoia, CGT, STEE-EILAS, Bilgune Feminista, Lokarri, Herria2000Eliza, Ahaztuak, Indar Gorri, Lurra Andrea, Iruñeko Peñak... kideek manifestazioan parte hartu dute.
politika
Manifestazio jendetsua egin dute Iruñean, 'Torturarik ez, epaiketa politikorik ez' lelopean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu