Manifestazioa egingo dute bihar Bilbon, 'Gaztetxea gara!' aldarri hartuta

2011ko urriaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kukutza eraistea salatzeko eta gaztetxeen ekimena sustatzeko, «nazioarteko manifestazioa» egingo dute bihar, Bilbon. 18:00etan abiatuko dute protesta, eta amaieran kontzertua izango da. Sorpresak ere iragarri dituzte antolatzaileek. Ekimenarekin bat egin dute 7Katu gaztetxeak eta Alde Zaharreko Gazte Asanbladak, besteak beste.

Biek eskerrak eman dizkiote Kukutzari, eta urte hauetan egindako lana nabarmendu dute. «Gure beldurren eta traben gainetik, ausartak izan behar dugula erakutsi diguzue, proiektuan sinestea besterik ez dela behar errealitate bihurtzeko». Udalari mezu argia eman diote: «Ez dugu gertatutakoa barkatuko, ezta berriro gertatzen utziko ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.