"Manifestazioaren iragarpenean hartu duen protagonismoa" aintzat hartuta erabaki du Garzonek Barrena deklaratzera deitzea. Joan den larunbatean giro politikoari buruzko iritzia emateko prentsaurrekoa eman zuten Barrena eta Anjel Mari Elkano Batasuneko mahaikideek, eta agerraldi horretan eman zuen Barrenak manifestazioaren berri. Barrena ez ezik, Elkano ere deitu du Garzonek inputatu gisa deklaratzera. Ostegunean joan beharko dute biek Madrilera, Auzitegi Nazionalera.
Bi mahaikide horiei deklarazioa hartzeaz gain, Espainiako Poliziaren bidez eskakizun bat helaraziko die Garzonek Batasuneko mahaikide guztiei: igandeko manifestazioa eurek antolatzen edo bultzatzen duten argitzeko galdegingo die, eta Batasunaren izenean egindako iragarpen afixak emateko.
Barrenaren aurkako salaketa
Ildo berean, España y Libertad plataformak Barrenaren aurkako salaketa jarri du, manifestazioaren harira, "desobedientzia delitua eta badaezpadako neurria urratzea" egotzita. Talde horren arabera, manifestaziorako baimen eskaera pertsona pribatu batek egin duen arren "legez kanpokoa den Batasunak antolatu eta bultzatu du, argi eta garbi".
Ondorioz, Barrenak desobedientzia delitua egin duela eta Auzitegi Nazionalak espetxea saihesteko ezarritako badaezpadako neurriak urratu dituela iritzi dio plataforma horrek, eta Batasuneko buruzagiaren kontrako zigor neurriak har ditzatela eskatu die EAEko Auzitegi Nagusiari eta Auzitegi Nazionalari. Era berean, manifestazioa galarazteko neurriak hartzeko galdegin die.
Politika
Manifestazioaren harira, inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Garzonek Barrena eta Elkano
Pernando Barrena eta Anjel Mari Elkano Batasuneko mahaikideek Espainiako Auzitegi Nazionalean inputatu gisa deklaratu beharko dute ostegunean, Garzonek deituta, =i Euskal Herriak autodeterminazioa=i lelopean egingo den manifetaziorako deia egin zutela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu