Manu Azkarate preso ohi tolosarra kontrol judizial pean aske geratuko da, haren Espaniaratzea aztertzeko auzia ebatzi bitartean. Euroagindu baten harira, Ziburun duen etxean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, atzo, 10:30 aldera. Asteartean aztertuko dute euroagindua Paueko auzitegian. 2004az geroz, kontrol judizial pean bizi da, eta hainbat komunikabidek zehaztu dutenez, baldintza guztiak ez errespetatu izana leporatzen dio Espainiako Justiziak. Atxilotu zutenean, armarik ez zuela zehaztu dute Espainiako berri agentziek. Atzo arratsaldean pasatu zen Paueko auzitegiko epailearen aitzinetik, eta hark aske utzi zuen kontrol judizial pean.
Hesteetako eritasun larri bat
Hesteetako eritasun larri bat du Azkaratek, eta gaixotasun larri eta sendaezina izaki,2004ko ekainean kontrol judizial pean aske utzi zuten. Lehen aldikoz, 1986an kartzelatu zuten, eta 1992ko abenduan aske utzi zuten baldintzapean, gaixotasun larria zuela eta. 2004an aske uzteko erabakia baliogabetu zioten, eta preso sartu berriro. Bost hilabete preso pasatu ondoan atera zen kalera, borroka luze eta gogor bat eraman ondoan. Gose, egarri eta medikazio greba hasi, eta Donostiako Ospitalera eraman behar izan zuten; baina, senda-agiria eman, eta berehala berriz espetxeratu zuten. Herritar eta eragile andana mobilizatu zen orduan, Azkarate kalera zezaten exijitzeko. 2004ko ekainean aske utzi zuten. Orduan ezarritako baldintzak ez errespetatu izana leporatzen dio Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Atxiloketa gaitzesteko, elkarretaratzea egin zuten atzoZiburun ehun bat lagunek, Atxiloketa gehiagorik ez! Konponbide demokratikoa orain lelopean.
Manu Azkarate atxilotu dute, eta gero aske utzi, euroaginduaz ebatzi arte
Ziburun atzeman dute preso ohia; libre egoteko baldintzak errespetatu ez izana leporatu diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu