Manu Ugartemendia Errenteriako presoari maiatzaren 13an bukatuko zaio Frantziako Estatuko zigorra eta, egun horretatik aurrera Espainiakora eramango duten beldur, gose grebari ekin dio, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur esan duenez. "Espainiako poliziek atxilotu eta espetxeratzeko arriskua izango luke Ugartemendiak, eta tortura jasateko ere bai", dio AAMk.
2005eko apirilaren 28an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETArekin lotuta, eta zortzi urteko espetxe zigorra jarri zioten. Azken urteak La Santeko espetxean dago.