d3M-Askatasuna auzia

Manuela Fernandez da epaimahaiburua, eta Ramon Saez Valcarcel eta Nicolas Poveda dira beste bi epaileak

Auzipetuek eta defentsa abokatuek gaur jakin dute epaimahaiaren osaera. Fernandez eta Saez Valcarcel 'Egunkaria' eta Udalbiltzako auzietako epaile izan ziren; bietan epaia absoluzioa izan zen.

2012ko maiatzaren 3a
17:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketako auzipetuek eta abokatuek gaur jakin dute zein izango diren epaileak: Manuela Fernandez ari da epaimahaiburu lanetan, eta Ramon Saez Valcarcel eta Nicolas Poveda dira beste bi epaileak.

Auzitegiak joan den urtarrilean epaiketa hasteko ordua finkatu ondotik, Javier Gomez Bermudez zigor salako orduko presidentea zen epaimahaiburua izatekoa, baina otsailetik ez dago kargu horretan —eta auzitegiko lehen ataletik kendu egin zuten—, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Fernando Grande Marlaska hautatu zuelako presidente. Ondorioz, jakina zen Bermudez behintzat ez dela izango mahaiko burua D3M-Askatasunaren epaiketan.

Egunkaria-ren eta Udalbiltzaren epaiketetan Fernandez eta Saez Valcarcel epaimahaian izan ziren —buru Gomez Bermudez izan zen—. Bietan epaia absoluzioa izan zen.

Fiskala Vicente Gonzalez Mota da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.