Heriotza

Maria Asun Belamendia EAJren Batzar Nazionaleko presidente ohia hil da

Maria Asun Belamendia EAJko Batzar Nazionalaren presidente ohia hil da, 61 urte zituela. Ekonomilaria zen prestakuntzaz Belamendia, eta Bilboko metroaren zuzendari administratiboa eta Bizkaiko metal federazioko diruzaina ere izana zen.

2006ko urtarrilaren 11
10:35
Entzun 00:00:00 00:00:00
2004an egin zuen azken batzar nazionala EAJk, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Belamendia izan zuen presidente. 1979an afiliatu zen alderdi jeltzalean, Bilboko Uri Batzarrean.

Lau seme-alabaren ama zen. 19:00etan egingo dira hiletak, Bilboko Begoñako Basilikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.