politika

Mariano Herrero da Nafarroako udal eta kontzejuen elkarteko lehendakari berria

UPNko kide eta Monteagudoko alkatea da.

2011ko urriaren 15a
15:11
Entzun

Mariano Herrero Monteagudoko alkatea da gaurtik Nafarroako udalen eta kontzejuen elkarteko lehendakari berria, gaurko ezohiko batzarrean erabaki dutenez. UPNko kidea da.

Bost hautagai zeuden denera, eta inork ez du lehen bozketan gehiengo osorik lortu. Bigarren itzulia egin behar izan dute, baina horra ez dira aurkeztu Funesko eta Enerizko alkateak —aurrenekoan bai—. Herrerok 485 boz erdietsi ditu, Jose Mari Irisarri Berriobeitiko alkate independenteak 279 eta Gregorio Galilea Vianako alkateak (PSN) 268. Irisarri izango da elkarteko lehen lehendariordea eta Galilea bigarren lehendakariordea.

Udalen finantzaketa izango da Herreroren lehentasunekoa, berak esan duenez.

22 lagunek osatuko dute Nafarroako udalen eta kontzejuen elkarteko zuzendaritza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.