Gaurtik hasi eta abuztuaren 28a bitarte, Bilbok Aste Nagusia ospatuko du. 19:00etan emango diete bilbotarren jaiei hasiera, urtero bezala, Arriaga antzokiaren aurrean.
Aurtengoan Kirmen Uribe idazlea eta Mekauen konpartsako Patricia Lezama izango dira pregoilari eta txupinera. Uribek festarako deia egin bezain azkar eta Lezamak txupina piztu bezain pronto jaiak eztabda egingo du Marijaiarekin.
Lehengo urtean egin zuten bezala, aurten ere Bilboko Konpartsek planto eguna deitu dute Aste Nagusiko egun baterako, zehazki esateko, asteazkenerako. Kaskagorri eta Txoribarrote konpartsei presoen argazkiak jartzeagatik txosnak jartzeko debekuari erantzuteko izango da planto eguna. Konpartsek 300 ekitalditik gora antolatu dituzte jaietarako eta planto egunean ere egongo da zer egina.