Martin Garitano baikor agertu da aurrekontuen onarpenaren inguruan

Bilduk datozen egunetan egingo ditu bilerak gainerako alderdiekin, haien babesa jasotzeko asmoz

Erredakzioa
2012ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok jarrera baikorra azaldu du 2013. urterako aurrekontuen onarpenaren inguruan. Ahaldun nagusiak adierazi du «jarrera nahiko irekia» aurkitu duela foru aldundiko gainerako alderdiekin aurrekontuen inguruan izandako lehenengo elkarrizketetan.

2013. urterako 3.987 milioi euroko aurrekontua proposatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, iaz baino %1,67 txikiagoa. Hala ere,foru aldundiak kopuru horren zati bat izango luke kudeaketarako, 661,1 milioi euro zehazki, 2012an baino %2,67 gutxiago. Gainontzekoa Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta udalei eman beharko lieke. Horrez gain, funtsen zati handi bat gizarte politikarako jarriko luke.

Garitanok adierazi du 2013ko aurrekontuen gaineko lehenengo harremanak izan dituela Bilduk beste alderdiekin, nahiz eta «oinarrizkoan»aurrerapausorik ez duten izan orain arteko elkarrizketek. Horregatik adierazi du jarrera baikorra duen arren ezin duela ziurtatu zein izango diren aurrekontuen proposameneko «aliantza politikoak». Orain arteko elkarrizketetatik akordioa lortzeko asmoz, EAJ, PSE-EE, PP eta Aralar alderdiekin egingo ditu datozen egunetan bilerak Bilduk.

Garitanok nabarmendu du aurrekontuen proposamen horrekin behar gehien dutenei laguntzea espero duela foru aldundiak, besteak beste, Gureak enpresak sustatzen dituen proiektuen bitartez.

Urrian, Garitanok azaldu zuen aurrekontuen ia erdia gizarte politikarako izango zela. Horrez gain, adierazi zuen gastuak erdira murriztu nahi zituela protokoloetan eta ekitaldi ofizialetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.