BIHAR BERRIA-N

Martine Bisauta: "Ezezko biribila baino gehiago merezi du Euskal Herriak"

Martine Bisauta euskal lurralde elkargoaren aldeko koordinazioan Batera-ren ordezkaria da. Bihar hari egindako elkarrizketa kaleratuko du BERRIA-k. Hemen pasarte batzuk:

2013ko maiatzaren 31
18:36
Entzun 00:00:0000:00:00

- "Euskal lurralde elkargoak sostengu anitza du eragileen eta hautetsien artean eta manifestazioarekin erakutsi beharko diegu herriaren sostengua ere duela".

- "Galtzea segur garen borroka eramana izan ez den borroka da soilik. Beraz gu bururaino joanen gara".

- "Azpimarragarria da lurralde elkargoak duen adostasun politikoa eta beharbada horrek ere du trabatzen."

- "Adostasun zabala beharrezkoa dutela errepikatzen dabiltza parlamentariak Parisen oso gaizki tratatuak direlako. Oso zaila zaie, ez dira batere ulertuak".

- "Bai ezkerrean bai eskuinean, alderdi guztietan dira azkar jakobinoak. Oso pisua da oraindik estatuaren zentralizazioa eta gobernua edozein izanik ere hori dugu beti oztopo".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.