Politika

Mayor Orejak negoziazioaz esandakoa esateko "oinarriren bat" baduela uste du Erkorekak

PSOEren eta ezker abertzalearen arteko zubiak oraindik zutik daudela erantsi du. Aldiz, Brian Currin eta nazioarteko bitartekariek Bruselan egindako adierazpenak fruiturik eman dezan egoera gordin ikusten duela adierazi du EAJko diputatuak.

2010eko apirilaren 1a
15:40
Entzun
Jaime Mayor Oreja PPko europarlamentari eta Espainiako Barne ministro ohiak Zapateroren Gobernuaren eta ETAren arteko balizko negoziazioez esandakoak baduela oinarririk uste du Josu Erkoreka EAJren Madrilgo Kongresuko diputatuak. "[Mayor Oreja] terrorismoaren kontrako borrokai buruz, eta, bereziki elkarrizketa edo negoziazioei buruz normalean ondo informatuta egoten den pertsona da. Bera, hain adierazpen argia egin badu ziur oinarriren bat baduela", esan du Erkoreak Europapress albiste agentziak egindako elkarrizketan.

Mayor Orejak Zapatero berriro ETArekin negoziatzen ari dela ziurtatu zuen joan den astean, eta zalaparta handia piztu zuen adierazpen horrek. Sozialisten haserrea eragin zuen, eta, era berean, ezker abertzaleari hauteskundeetan parte hartzea eragozteko neurrien zorroztearen iragarpena adierazpen horien testuinguruan egin zuen Espainiako Gobernuak. Ildo horretatik, Erkorekak esan du sekuentzia hori ez zaiola kaskualitatea iruditzen, eta PSOE eta PPren hitzarmena iraunarazteko estrategia ikusten duela horren atzean.

Esan bezala, Erkorekak adierazi du Orejaren adierazpenei oinarririk sumatzen diela; hots, Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioei. Elkarrizketan aurrerago, ordea, horrekin kontraesanean leudeken adierazpenak egin ditu. Izan ere, Brian Currinek eta nazioarteko beste 20 bitartekarik Bruselan konponbidearen aldeko adierazpenari buruz esan du ekimen ona iruditzen zaiola "bultzatzaileen izen on eta mailagatik", baina Espainiako Gobernuan eta ETAn gauzak ez daudela behar adina onduta adierazpen horretan egiten zaien eskaerei erantzuteko. Bruselako adierazpenean su-eten iraunkor eta egiaztatua eskatzen zaio ETAri, eta "erantzun egokia" emateko Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.