HEZKUNTZA

Mehatxuak jaso dituela salatu du Maria Solanak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuko bulegoetara hiru aldiz sartu ziren ekainean, eta "mezu faxistak" utzi zituzten. Skolae programaren aurkako eraso gehiago ere izan da.

Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilaria. IñIGO URIZ, FOKU
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko azaroaren 26a
06:59
Entzun

Nafarroako ikastetxeetan berdintasuna bultzatzeko Skolae proiektua jarri dute martxan, eta horren aurka altxatu dira sektore batzuk. UPNk eta PPk, eskuineko beste eragile batzuekin batera, gogor jo dute Skolaeren aurka, haurrak "doktrinatzea" duelakoan helburu. Gobernuko laukoak eta PSNk babestu egin dute egitasmoa.

Skolaeren aurkako jarduna parlamentuko kritikaren mugak gainditzen ari da, ordea. Joan den astean gutun anonimoak bidali zituzten Hezkuntza Departamentura, eduki pornografikoekin. Maria Solana Hezkuntza kontseilariak ere jarri ditu mehatxuak. Foruzaingoan salaketa jarri dute.

Ez da Solana kontseilariari horrelakoak bidaltzen dizkioten lehen aldia. Joan den ekainean, hiru aldiz sartu ziren Hezkuntza Departamentuko bulegoetan, eta "mezu faxistak" utzi zituzten. Orduan ere salaketa jarri zuten, eta Solana kontseilaria polizia babesarekin dabil ordutik.

Asteburuan izan da beste eraso bat Skolaerekin lotuta. Uharten, aniztasunaren aldeko mural batean pintaketak egin dituzte, eta, besteak beste, Skolae programaren aurkako mezuak jarri dituzte.


Uharteko muralean egin dituzten pintaketak. / Josean Beloqui, @General_RE_Lee

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.