ESANDAKOAK

2018ko urriaren 26a
00:00
Entzun
«Berdintasun asmoen atzean proiektu ideologiko esplizitu bat dago. Emakumeen kontrako indarkeria aitzakia hutsa da, sexualitatea ulertzeko modu zehatz bat txertatzeko. Biziki kezkatzen gaitu ikasleen intimitate moral eta pertsonalean sartu nahiak».

Concapa Ikasleen Gurasoen eta Familiaburuen Espainiako Konfederazio Katolikoa

«Sexu heziketari buruzko eztabaidak aspaldi gaindituak izan beharko genituzke. Eskuineko eragileen asmo bakarra prozesua zikintzea eta oztopatzea da».

Miren Aranoa EH Bildu

«Familiek eskubide osoa dute euren ideien araberako formakuntza erlijiosoa eta morala jasotzeko. Herritarrek beren konfiantza ematen badidate eta foru gobernuko presidente banaiz, Skolae programa kendu eta familien nahiz ikastetxeen askatasuna errespetatuko dut».

Javier Esparza UPN

«[Skolaeren kontrako erasoa] Eredu patriarkal eta neoliberal suntsitzaileetan oinarritutako kanpaina da, eta gure jendartean babes handiena behar duten sektoreen aurkakoa, gainera. [...] Ez dute lotsarik hori guztia askatasunaren izenean egiten dutela adierazteko».

LAB

«Joko erotikoak inposatuko dizkiete 0 eta 6 urte bitarteko haurrei, eta genero ideologia sektarioa ezarri nahi dute. Familiei libertatea kentzerik ez dugu onartuko. [...] Esan diezagutela nortzuk diren txosten hori ondu dutenak, izen-deiturekin, eta zeintzuk diren euren jarduera profesionalak».

Ana Beltran PP

«Skolae programaren aurkako oldarraldia eskuinak darabilen berdintasunaren aurkako jarrera kontserbadore baten parte da. UPN, PP eta Ciudadanos zein baino zein eskuindarrago ari dira, eta, horren eraginez, gero eta jarrera erradikalagoak ikusten ari gara, hezkidetzaren aurka».

Maria Txibite PSN

«Gai honek aspaldi egon beharko luke ikasleen curriculumean, eta orain arte ez egotea kritikatu izan dugu. Eskuinaren jarrera onargaitza da, gaia bere onetik atera dute».

Marisa de Simon Ezkerra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.