[Eusko Jaurlaritzak sustatutako ikerketaz] "Ikerketan, analisi oso zientifiko eta zehatza ikusi dut [...] Ekarpen handia egin dezake gertaerak argitzeko, biktimen aldarrikapenetarako, eta, espero dezagun, etorkizun hurbil batean, justiziara sarrera izateko”.
“Inpunitate gradu handi bat baldin badago, ikertzen ez delako edo amnistiak eta indultuak daudelako, inpunitate hori da torturaren izaera sistematikoaren ezaugarri”
“Nazioarteko zuzenbidean ez dago legerik Espainiari eragozten diona tortura preskribaezina dela esatea. Egia da herrialde asko daudela oraindik preskripzio hori dutenak legean, baina horiek guztiak ez dira betetzen ari tortura prebenitzeko betebeharra”.
“Munduko herrialde guztietara egindako bisitetan ikusi dudanez, harreman estua dago, gertaeretan, inkomunikazioaren eta torturaren artean”
[Nazioarteko egoerari buruz, “terrorismoaren aurkako gerra globalaren” aitzakipean gertatzen ari denari buruz] “Tortura saihetsezina dela, emaitzak ematen dituela, itsusia dela baina norbaitek egin behar duela... Uste dut masa kultura horrek torturaren kondena morala erlatibizatzera garamatzala, horrekin bizitzera, beti ere gure seme-alabak torturatzen ez dituzten bitartean [...] Errazagoa da gizarte batean tortura borrokatzea torturen biktimak gure komunitatearen parte direnean, Euskal Herrian edo Argentinan gertatu den bezala. Baina biktimak beste batzuk direnean, zailagoa da gizartearen gaitzespena lortzea”.