Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Mendia: "Sostengu keinu asko jaso ditut; ez dut dimisiorik emango"

Igandeko hauteskundeak baloratzeko bilera egin du PSE-EEk gaur goizean, eta Idoia Mendiak handik ateratakoan jakinarazi du alderdiak nazio batzarra egingo duela urriaren 5ean, hemendik aurrera egin beharrezkoaz erabakitzeko. Mendiak ez du dimisiorik emango.

Idoia Mendia artxiboko irudi batean. JON URBE. ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2016ko irailaren 27a
09:18
Entzun

Emaitza txarrak izan ditu PSE-EEk legebiltzarrerako hauteskundeetan: hamasei eserleku zituen, eta bederatzi lortu ditu oraingoan. Zuzendaritzako kideek zer gertatu den ondo aztertu beharra dagoela uste dute, eta aurrera begira aldaketak egin beharko direla. Horretaz guztiaz hitz egin eta eztabaidatzeko nazio batzordea egingo dute urriaren 5ean.

"Egoera politikoaren zatikatzeak" kalte egin diela azaldu du Mendiak, eta ez du uste "euskararen inguruko polemikak" eraginik izan duenik emaitza txarretan. Ez du bere burua egiten egoeraren erantzule, eta, beraz, ez duela dimitituko esan du Mendiak: "Sostengu keinu asko jaso ditut; ez dut dimisiorik emango".

Historiako emaitzarik txarrenak lortu ditu PSE-EEk: 1980ko lehen hitzorduan %14 lortu ostean eta 2009ko %30,7koa kontuan hartzeke, %17-%23 artean ibili da, 12-19 aulki artean. Orain, bederatzi lortu ditu, %11,9rekin. Ia 87.000 boto gutxiago.

EAJk egin asmo duen bilera errondan parte hartuko dutela esan du Mendiak, baina, jeltzaleek zer proposatuko dieten ez dakitenez, ez dakiela zertara iritsiko diren. Beraiek "agenda soziala" eramango dute bilerara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.