Mendizale bat erreskatatu dute Txindoki mendian

2011ko otsailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Ertzaintzak zauritutako mendizale bat erreskatatu zuen, atzo eguerdian, Txindoki mendian (Gipuzkoa), Larraitz inguruan. Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, Txindoki mendia igotzen ari zela, mendizaleak istripua izan eta min hartu zuen zango batean. Ibilgailuentzat iristea ezinezkoa den leku batean gelditu zenez, helikoptero batek jaso zuen zauritua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.