Frantziak euroagindu bat onartzen duen aurreneko aldia da. Nolanahi ere, Europako Batasuneko estatuen artean berehalako estradizioa errazten duen arau hori indarrean jarri berria da, eta, ondorioz, ez dago guztiz zehaztua aplikazioa nolakoa izango den. Frantziak aurreratu du Chivite estraditatu aurretik hango prozesu judizial guztia amaituko dutela, beraz, luze jo dezake oraindik ustezko etakidearen estradizioak.
Mertxe Chivite apirilaren 2an atxilotu zuten, Angulema inguruan, Frantziako Polizia Judizialak eta Espainiako Guardia Zibilak elkarrekin gidatu zuten operazio batean. Harekin batera Alberto Lopez de la Calle Mobutu atxilotu zuten. Sarekada berean, Iñaki Espartza, Josetxo Zeberio eta Jean Marie Saint-Pee atzeman zituzten.
Diego Ugarte, berriz, martxoaren 31an atxilotu zuen Belgikako Poliziak, Frantziako mugatik hurbil.
Atxilotuak
Mertxe Chiviteren aurkako euroagindua onartu du Frantziak; Belgikak, ostera, atzera bota du Diego Ugarteren kontrakoa
Hilaren hasieran Frantziako Poliziak Angulema inguruan atxilotu zuen Mertxe Chivite ustezko etakidearen aurka Espainiak aurkeztutako euroagindua onartzea erabaki du Frantziako Gobernuak. Horrenbetez, Chivite Espainiara estraditatuko dute. Ordea, martxo bukaeran Belgikan atxilotu zuten Diego Ugarteren aurkako hiru euroaginduak atzera botatzea erabaki du Bruselako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu