Elurra izan du lagun Korrikak gaur ia egun osoan: bide bazterrean pilatutako elur artean ibili da euskararen aldeko lasterketa. Une batzuetan, larri ere ibili dira. Urizaharrako mendatean, esaterako, metro erdiko elurra aurkitu dute bidean, baina hango bizilagunek traktoreekin bidea garbitu dutenez, aurrera egin ahal izan dute. Une batean, furgonetak gelditu egin behar izan du elurra kentzeko makina aurrera igaro zedin, baina lekukoak eta korrikalariek atsedenik hartu gabe segitu dute aurrera.
Elurraren eta eguraldi txarraren gainetik, giro ona eta euskararen aldeko aldarriak nagusitu dira, ordea. Bastidan, esate baterako, ikastolako zein eskola publikoko haurren eraman dute lekukoa. Trebiñun, berriz, Udalak erosi du kilometro bat, eta Juan Carlos Aguillo alkateak eraman du lekukoa.
Arratsaldeko seiak pasatxo zirela sartu da Korrika Gasteizera, eta jende andanak harrera beroa egin dio.
Karrantzan (Bizkaian) abiatu eta lasterrera Araban sartu zen atzo iluntzean Korrika, eta han dabil ordutik. Gauerdi aldera Gipuzkoara sartuko da, Leintz-Gatzagatik.
Korrika 15
Metro erdiko elurrarekin egin du topo Korrikak zenbait lekutan
Urizaharrako mendatean (Araba) traktoreek lagundu behar izan diote euskararen aldeko lasterketari bidea irekitzen, baina, hala ere, gelditu gabe, aurrera egin du lekukoak. Trebiñun alkateak eraman du lekukoa. Gasteizen harrera beroa egin dio jendeak. =i(Argazkia Zumaiako Herri Eskolakoek eta Maria eta Jose Ikastetxekoek bidali digute, Korrika Txikia egin baitute. Eskerrik asko)=i.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu