Inauteriak

Miel Otxin erretzeko gertu

[Youtube]http://youtu.be/nps49bx_-r0[/Youtube]

Iker Tubia.
2015eko otsailaren 17a
07:27
Entzun

Inaute asteartero bezala, aurten ere kalera atera dira Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta arotzak. Euria ari bazuen ere, jende asko bildu da Lantzeko inauteriak ikustera (Nafarroa). Gosaria egin dute goizean, eta 13:00ean zortzikoa dantzatu dute ostatuko lehenbiziko solairuan. Ondoren sabaira igo dira, trapuak soinean janztera. 14:00etan oihuak, irrintziak eta txintxarri eta joare hotsak aditu dira ostatuko sarreran. Herriari itzulia eman, eta frontoian zortzikoa dantzatu dute txatxoek.

Bazkaria bukatu berritan, hainbat etxetara joanen dira bisita egin eta trago batzuk hartzera. Ondoren, berriz ere ostatuko sabaira igoko dira kalejirarako janztera.18:00etan zortzikoa dantzatuko dute ostatuan, eta kalejiraren ondoren Miel Otxin erreko dute frontoian, haren inguruan zortzikoa dantzatzen duten bitartean.

Sakanako mozorroak

Nafarroan ere, baina Sakana inguruetan, inauteriak dira gaur. Unanun mamoxarroak eta mutuak atera dira kalera, eta jendearen atzetik korrika dabiltza. Altsasun, berriz, 19:30ean hasiko da momotxorroen kalejira, Zelanditik abiatuta. 21:00etan, momotxorren dantza eginen dute Foruen plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.