Euskal Presoak

Mikel Antza "jipoitu" egin dute Reauko espetxean

Presoaren gertuko iturriek zabaldu dutenez, kubitua hautsia du. Sortuk euskal presoen babesgabetasuna nabarmendu du.

Erasoa salatzeko pankarta, atzo, Antiguan. BERRIA
2018ko apirilaren 16a
08:41
Entzun

Arrisku larritik kanpo, Reauko espetxeko erizaindegian (Frantzia) dago Mikel Antza presoa. Bere gertuko iturriek zabaldu dutenez, atzo jipoitu egin zuen beste preso batek. Kubitua apurtuta daukala, betondoan zauria duela eta ez zuela konorterik galdu. Hori da gertukoek duten informazio bakarra.

Donostiako Antigua auzoan, erasoa salatzeko pankartak jarri dituzte, hangoa baita Antza. Sortuk ere gaitzetsi egin du erasoa, eta elkartasuna eta besarkada bero bat helarazi nahi izan die presoari, eta bere hurkoei. Nabarmendu du "babesgabetasun egoeran" egindako eraso bat izan dela: "Euskal preso politikorik inon bakartua ez egotearen garrantzia nabarmendu nahi dugu berriz ere, inpunitate-gunerik egon ez dadin".

Sorturen Presoen Aldeko Batzordeak ohar batean adierazi du, babesgabetasun hori sakabanaketak eragiten duela, eta ez dela horrelako zerbaita gertatzen den lehen aldia adierazi du: "Kartzelariek lehenago ere baliatu izan dute presoak sakabanatuta eta urrunduta izatea, kasu batzuetan zuzenean presoak probokatzeko eta haiei eraso egiteko, eta beste batzuetan konfiantzazko presoak bultzatu izan dituzte euskal presoen aurka jarduteko".

Preso politikoa idazlea ere bada. Hainbat lan idatzi ditu preso zegoela. Juan Luis Zabalak elkarrizketa egin zion 2015ean Reauko espetxean zela, Ametsak ere zain (Susa) bere lehen poema liburua argitaratu berritan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.