Mikel Illarramendi libre geratu da, Espainiaratu ondoren
DONOSTIA. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Mikel Illarramendi euskal presoa aske geratu da, Frantziatik Espainiaratu ostean. Ostiralean geratu zen libre, Madrilgo aireportuan. 2003ko uztailean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Illarramendi, ETArekin lotura zuelakoan. Hamar urteko espetxe zigorra jarri zioten, eta ostegunean utzi zuten aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu