Euskal presoak

Mikel Karrera Sarobe Espainiaratu dute, aldi baterako

Frantzian bizi osorako zigorra betetzen ari da, eta Espainian "terrorismo delituekin" lotuta epaituko dute.

2016ko martxoaren 8a
10:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Berri agentziek jakitera eman dutenez, Frantziako Poliziak Espainiakoaren esku utzi du Mikel Karrera Sarobe. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Espainiaratu dute, aldi baterako. Gizateriaren kontrako krimena egitea egotzita epaituko dute Espainian, baina kasu honetan "terrorismo delituekin" lotuta Ferndando Andreu epaileak deklarazioa hartzeko eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera. Gero berriro ere Frantziara eramango dute.

Frantzian bizi osorako zigorra jarri zioten  Karrera Saroberi Jean-Serge Nerin jendarmea tiroketa batean hiltzea egotzita. 2010ean atxilotu zuten arte ETAren arlo militarreko burua izatea egozten dio Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.