Askatasunak dioenez, Euskal Herrian torturaren erabilpena "ez da gertakari isolatu bat", eta ezta "iraganeko praktika bat ere". Aurten 51 tortura salaketa jarri direla azaldu dute, horren adibide. Tortura "errealitate bat" dela azpimarratu dute, eta NBE Nazio Batuen Erakundeak, Amnistia Internacionalek, CPTk eta TATek ere horren inguruko txostenak argitaratu dituztela gogorarazi dute.
Tortura "gerra estrategiaren osagaia" da Askatasunaren iritzian. eta horren praktikak izen eta abizenak dituela diote: "Guardia Zibila, Auzitegi Nazionaleko epaile, fiskal eta forenseak, salbuespeneko legeen egileak, politikari profesionalen isiltasuna, Espainiako agintariek banatzen dituzten indultu eskandalagarriak eta kazetari askoren ezaxola edo konplizitatea". Askatasunak dio horiek denek "kudeatzen" dutela tortura, "guztien artean bere erabilpenari inpunitate marko bat eskaintzen diotelako". Beraz, konponbide demokratikoa posible izan dadin "torturatzaileek utzi behar dute gure herria", Askatasunaren ustez.
Horregatik guztiagatik datorren larunbatean manifestazioa egingo dute Donostiako Bulebarretik abiatuta Mikel Zabaltza gogoan, torturatzaileak alde hemendik lelopean.
Politika