Igandean, Eibarren partida osteko prentsaurrekoa euskaraz hasi zuela-eta, Almeriako bi kazetarik kargu hartu zioten Gaizka Garitano entrenatzaileari. Prentsaurrekotik joan egin zen orduan Garitano, eta haren keinuak babes handia izan du euskaldunen artean sare sozialetan.
Gai hori erabili du Zaldieroak asteko trixerta egiteko. Esaldi soil bat, kamiseta beltzean: #MilaEskerGaritano.
Elastikoek 25 euro balio dute —etxerako bidalketa eta BEZa barne—, eta BERRIAlagunek %10 merkeago izango dute: 22,5 euroan. www.berria.eus/trixertak helbidean erakutsiko dira diseinu berriak, eta hor bertan erosi ahal dira. Baita telefonoz ere: (0034) 943-30 43 45. BERRIAlaguna ez bazara, eskatu www.euskalherrikoplaza.com webgunean.
BERRIAk euskal sortzaileekin elkarlanean abiatutako egitasmo bat da trixertarena. Zaldieroa, Savanna Studio, Unai Iturriaga eta Buatxabal sortzaileak ari dira BERRIAko albisteak kamiseta bihurtzen. Sortzaileak arduratzen dira sormenaren arloaz; Oninart estudioak egingo ditu ekoizpen lanak, eta elastikoak BERRIAk hedatuko ditu.
Euskal sortzaileek propio erosleentzat egindako elastikoak eskatu ahala inprimatuko dituzte, eta eskatzaileari etxera iritsiko zaio zuzenean, erosi eta hamar eguneko epean. Aurreko asteetan kaleratutako kamisetak ere eskatu ahal izango dira.