Milaka pago bota ditu tornado batek Arabako Entzia mendilerroan

Asteazken arratsaldean izan zen tornadoa. 72 hektareatik gora daude hondatuta.

Horrela gelditu da Entziako pagadia tornadoa igaro ondoren. ARABAKO FORU ALDUNDIA.
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 6a
17:10
Entzun

Araba gurutzatu zuen asteazken arratsaldean trumoi ekaitz batek; euri jasa handiak izan ziren Gasteiz inguruan. Kalterik handienak, ordea, Entzia mendilerroan izan dira: tornado batek 72 baso hektarea suntsitu ditu han. 11 kilometro inguruko perimetroan, milaka pago suntsitu ditu, eta bertze anitz hondatuta daude.

Jose Antonio Aranda Euskalmeteko meteorologia arduradunak adierazi duenez, 15:30ean igaro zen tornadoa Legairetik. Orduko 180 kilometro inguruko haize boladak erregistratu ziren, eta hango pagoak suntsituta gelditu dira. Datorren astean, drone batekin aztertuko dute ingurua, kalteak zenbaterainokoak diren kalkulatzeko.

Entzia mendilerroa kontserbazio bereziko eremu gisa izendatuta dago balio ekologiko handikoa baita.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.