Mintegi: «Nola ez dibortziatu, tratu txarrak egonda?»

Laura Mintegi, atzo. BERRIA.
2012ko urriaren 11
00:00
Entzun
EAJ independentziari buruz ematen ari den mezua ez dela batere argia salatu du Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak, Hamaika telebistan egin dioten elkarrizketan. «Egun batean independentistago esnatzen dira, eta hurrengoan autonomistago». Berak argi du: «Nik ez dut kohabitaziorik nahi: nik etxe propioa nahi dut. Ez dut etxea partekatu nahi, ezta gela ere Espainiarekin. Nola esan daiteke dibortziorik ez, tratu txarrak baldin badaude?».

Espainiako Estatua «total tematuta» dagoela ere salatu du, eta nabarmendu du Espainiari dagokiola mugitzea, ETAk armak uzteko behin betiko erabakia hartu ostean. «ETA mahaian eserita dago, eta solaskidea falta zaio».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.