Miren Aranoa hautatu dute Nafarroako EAko koordinatzaile, «aho batez»

2017ko ekainaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

IRUÑEA. Miren Aranoa izango da Nafarroako EAko koordinatzailea, azkenengo lau urteetan bezala. Pello Urizarren zuzendaritza nazionalarekin kritiko da Aranoa. Beste hautagaitzarik ez zen aurkeztu atzoko bozketara, eta «aho batez» hautatu zuten. Herrialde batzarretan, ildo ofiziala nagusitu da Bizkaian eta Ipar Euskal Herrian; eta kritikoa Gipuzkoan eta Nafarroan. Araban, biak lehiatuko dira, uztailaren 6an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.