Bart gauean, hamaikak aldera, gertatu da Burlatako erasoa: hiru bat koktel jaurti dituzte PSNren egoitzaren aurka, baina bat bera ere ez da lehertu. Izan ere, egoitzaren hormara iritsi baino lehen, espaloian, hautsi dira. Hala azaldu du, behintzat, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak.
Goizean, zazpiak aldera, berriz, Lizarrako epaitegiari eraso diote molotov koktelekin. San Martin plazan izan da erasoa, eta Udaltzaingoak agertu duenez, kalte txikiak baino ez ditu eragin; hau da, fatxadaren zati bat belztu du keak. Erasoaren ondoren Guardia Zibilak inguru guztia hesitu du.
Margoak Bizkaian
Bizkaian ere beren kontrako erasoak izan direla salatu du Jose Antonio Pastor PSEko buruzagiak. Batetik, Balmasedako sozialisten egoitza pinturarekin zikindu dutela. Bestetik, PSE diana baten barruan idatzita agertzen duten pintaketak azaldu direla Bilbon.
Erasoa
'Molotov koktel'-ekin erasoak egin dituzte Nafarroan
PSNren egoitzaren kontra bota dituzte Burlatan, baina ez dira lehertu. Lizarran, berriz, epaitegiaren aurka jo dute, eta kalte txikiak eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu