Ikasturteari ekin dio Mondragon Unibertsitateak (MU). Ekitaldia atzo egin zuen, Donostian, Basque Culinary Centerren egoitzan, eta Iosu Zabala MUko errektoreak nabarmendu du «hezkuntza eredu aurreratuak» sustatzen jarraituko duela erakundeak, «aitzindari» izaten jarraitzeko asmoz. Unibertsitateak enpresen lehiakortasuna sendotzen lagundu nahi duela ere azaldu du.
Urtea egin du Basque Culinary Centerrek, eta horko lantaldeak egindako lana goraipatu du Zabalak. Gogorarazi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak egoitza estreinatuko duela aurten, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Ikus-entzunezko komunikazioko ikasketak emango dituzte bertan.
Berrikuntzak ere ari da prestatzen MU: 2013-14ko ikasturtean ingeniaritza arloko hiru titulazio berri zehazten ari da. Biomedikuntzako Ingeniaritza eskainiko dute Arrasaten, eta energia eta iraunkortasunarekin lotutako bi ingeniaritza Hernanin. Orain, graduko hamabi titulazio eskaintzen ari da MU.
Atzo ikasturtea hasteko ekitaldian izan ziren Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Isabel Zelaa Hezkuntza sailburua. Irakaskuntzan eginiko gastua «inbertsioak» direla adierazi zuen Lopezek: «Mundu guztiak jakin beharko luke hori».
Mondragon Unibertsitateak «eredu aurreratuak» sustatu nahi ditu
Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak egoitza estreinatuko du aurten, Aretxabaletan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu