Morlanseko ekitaldiaren txostena Madrilera igorriko du Ertzaintzak

Duela hogei urte Guardia Zibilak hildako hiru etakideen omenezko ekitaldia galarazi du Ertzaintzak

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalera igorriko du Morlanseko urtemugaren harira asteazkenean Donostian egin zen ekitaldiari buruzko txostena. «Terrorismoa goratzeagatik» egingo du txostena Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Izan ere, duela hogei urte Guardia Zibilak tiroz hil zituen hiru etakideen oroimenezko ekitaldia egin nahi izan zuten herenegun arratsaldean hainbat bizilagunek Donostiako Morlans auzoan, baina Ertzaintzak galarazi egin zuen. Ertzaintzak omenaldian parte hartu nahi zuten hogeita bat pertsona identifikatu zituen; hiru hildakoak gogorarazteko jarrita zegoen plaka bat kendu zuen, eta bildutakoek utzitako beste zenbait objektu ere antzeman zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.