Moto gidari bat da hil da istripuz Donostian

Kamioi baten aurka jo du Polloeko tuneletan, eta Ertzaintza lekuko bila dabil. Auto ilara luzeak daude Donostiako saihesbidean.

Auto ilarak GI-20 errepidean, Pasaia inguruan. TRAFIKOA.EUSKADI.EUS
Auto ilarak GI-20 errepidean, Pasaia inguruan. TRAFIKOA.EUSKADI.EUS
2024ko apirilaren 17a
08:50
Entzun

Emakumezko moto gidari bat hil da gaur goizean Donostiako saihesbidean (GI-20) izandako istripu batean. 06:50ean izan da ezbeharra, moto gidariak kamioi baten aurka jo baitu Polloeko tuneletan. Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnean, ezin izan dute ezer egin emakumea suspertzeko. Ertzaintza istripua zerk eragin duen ikertzen ari da, eta lekukoak eskatu ditu, urte baitu tartean ibilgailu gehiago egon daitezkeela.

Istripuak auto ilara handiak eragin ditu saihesbidean, eta zirkulazioa oso motela da. Hala ere, ez du errepidea itxi, eta ibilgailuak bide bazterretik pasatu daitezke. Auto ilaren eragina nabarmena da inguruko beste errepideetan.

Gaur goizekoa aurten Gipuzkoako errepideetan hildako laugarren moto gidaria da. Iaz bederatzi hil ziren lurralde horretan, eta hamalau guztira Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.