Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 37 urteko gizonezko bat zendu da Azkoienen (Nafarroa) izandako auto istripu batean. Gizona motoan zihoan, goizeko zortziak aldera, NA-115 errepidean, Tafallarantz (Nafarroa), eta errepide berera sartu den auto baten kontra jo du. Moto gidaria hil egin da, talkaren ondorioz.
Poliziak emandako datuen arabera, autoaren gidaria ez da zauritu.