Istripua

Motoan zihoan gazte bat hil da Donostian, farola bat jo ondoren

Hogeitabost urteko gazte bat hil da gaur goizean Donostian, gidatzen zuen motoarekin farola bat jo eta gero. J.R.A. hildako gazteak Honda motako motoan zihoan Errondo pasealekun, Aita Donostia plazarako bidean. Halako batean, auto bat bidean gurutzatu zaio, eta motozalea hura saihestu nahian, espaloira igo eta farola bat jo du.

2004ko martxoaren 9a
17:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezbeharra goizaldeko 11:25ean gertatu da. Donostiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, anbulatzia batek berehala eraman du gaztea larri zaurituta Donostia ospitalera, baina erietxera iristerako hil egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.