Istripuak

Motorrean zihoazen bi lagun trenak harrapatuta hil dira Uharte-Arakilen

Motor gainean trenbidea igarotzen ari ziren bi lagun, trenak harrapatuta hil dira Uhate-Arakilden (Nafarroa). 16:15etan jazo da ezbeharra, herrigunetik bi kilometro ingurura, Altsasu aldera.

2003ko abuztuaren 29a
18:06
Entzun
Ezbeharraren inguruko xehetasunak argitu gabe daude oraindik: bakar-bakarrik, bi lagun direla hildakoak, motor batean trenbidea pasatzen ari zirela eta trenak harrapatu dituela.

Altsasuko suhiltzaileak eta Foruzainak joan dira istripua gertatu den lekura, eta jazotakoa ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.