Motorzale bat hil da Aiaran, auto bat jo ostean

2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AIARA. Motorzale bat hil da joan den asteburuan A-624 errepidean, Arabako Aiara herriaren parean. Istripua igande arratsaldean gertatu zen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, auto bat jo zuen motorrak, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik. Motorzalea larri zauritu zen, eta istripuaren lekuan bertan hil zen. Autoko gidaria arin zauritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.