Mugaren itxiera salatu dute Izpegiko gainean, Euskal Herriaren zatiketa salatzeko

Mugaren itxiera "jende soilarentzat" ezarri dutela salatu dute, eta birusari aurre egiteko bizia "hemengoratu" behar dela, Euskal Herrira ekarri.

Errepidea moztuta, Erratzu eta Baigorri artean. EKHI ERREMUNDEGI BELOKI
Ekhi Erremundegi Beloki.
2020ko maiatzaren 30a
12:37
Entzun

Gaur eguerdian, gazte talde bat Erratzu (Nafarroa) eta Baigorri (Nafarroa Beherea) arteko errepidean bildu da, Izpegiko gainean, Ipar eta Hego Euskal Herriaren mugan. Koronabirusari aurre egiteko, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga itxi zuten Frantziak eta Espainiak, baina, gazte horiek Izpegiko gainean salatu dutenez, "jende soilentzat ezartzen dute".

Antton Hariñordokik hartu du hitza gazteen izenean, eta Euskal Herriaren zatiketa salatu du. Adierazi du argi geratu dela mugek ez dutela balio birusa gelditzeko, eta gaitzari aurre egiteko "bizia bertokiratu, berriz hemengoratu" behar dela, "koherentzia duen lurralde batera ekarri". Eurentzat lurralde hori Euskal Herria dela adierazi du, "bere osotasunean eta bere bakartasunean".

Salaketaz gain, musika ere ez da falta izan. Errepidearen alde banatan, frantsesez eta gazteleraz, «errepide moztua» seinaleak jarri dituzte, eta Mexikortxox taldeko kideek entsegu bat egin dute. Mugaren bi aldeetako kideak biltzen ditu talde horrek, eta, han adierazi dutenez, inoiz entseatzen ez duten arren, debekatzea aski izan da entseatu behar zutela erabakitzeko. Jende andana elkartu da entsegua ikusteko. Xabier Silveira eta Elixabet Etxandi bertsolariak ere han izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.