Hezkuntza

Murgiltze eredua arriskuan ikusten du Seaskak

Baionako suprefetak ebatzi zuen Hendaiako ikastola berria eraikitzeko xedea legez kanpokoa zela, bigarren aldiz. 

Aitor Renteria.
2013ko ekainaren 17a
17:19
Entzun

Falloux legea saihesteko, herriko etxeak kultura zentro bat irekitzea deliberatu zuen, eta bertan kokatzea ikastolak. Suprefetaren erabakiak saihesbide guztiak itxi ditu, eta, Paxkal Indo Seaskako lehendakariaren iritziz, murgiltze ereduaren proiektua eta iraupena arriskuan ezarri du.

Asteburuan larrialdiko bilkura egin dute Seaskako bulegoa osatzen duten kideek, eta iluntzean Seaskako ikastetxe guztietako lehendakariak bilduko dira, erantzuna prestatzeko. Indoren iritziz, mobilizazioa da erantzuteko bidea. Bihar berean agerraldia eginen du Seaskak Baionako Suprefeturaren aitzinean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.