Euskal Presoak

Muriel Lucantis gaur goizean atera da Fleury-Merogiseko espetxetik

Ia bi urte Fleury-Merogiseko espetxean igaro eta gero, gaur goizean atera da kalera Muriel Lucantis euskal presoa. Lucantis haren mutil lagun Bixente Goikoetxea eta haien alaba Maddirekin atxilotu zuten 2001eko urriaren 6an, Tarbeseko landetxe batean.

2003ko irailaren 23a
18:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Gara egunkariko edizio digitalak jasotzen duenez, iragan ekainaren 19an bost urteko kartzela zigorra ezarri zion epaileak Lucantisi, baina espetxean 30 hilabete soilik bete beharko zituela ebatzi zuen. Bixente Goikoetxea Lucantisen bikotekideari bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zion epaitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.